XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aste osoan lan eta lan aritu ta, munduko arazoetako sari-alogera, soldata, irabazi egin badezute, igandea Jaunari eskerrak egiteko jarria dagola oarrturik, zergatik ez dezute alik ederrkiena gordetzen? Jaunaren egunak diran igandeak gorrdetzen ez diralako, ez digu Jaunak laguntzen.

Laguntzen ez digula esan al det? Geiegi laguntzen digula esan bearr nuen; bada oso gutxi dira, igandetan Jaunari eskerrak dagizkiotenak.

Jai-egunetan egin bearr dana txikietatik ikasi degu; egin zagun ba beti; ta onela kristau onak izango gera.

Emakume aiek etxetik oso goiz atera omen ziran.

Esan onek zer edo zer esan nai digula deritzait.

Begira zer.

Gogoratu jakintsuak dioguna: Goiz-goizetik nere billa dabillenak opatuko nau.

Jaungoikoa opatu, arrkitu, idoroko duela esan nai du.

Goiz-goizetik lanean asten danak, ez al du adierazten lana gogoz arrtzen duela? Jaunaren billa goiz-goizetik asten bagera, biotzez maite degula ez al diogu Jaunari adierazten? Bai.

N. a. m..

Emakume aiek goiztarrak izan ziran.

Zergatik? Jesus ona gogoan josirik zeukatelako.

Guk era berean al daukagu? Noizpait pekatuan erortzen bagera, bereala damuturik pekatutik atera egiten al gera? Erori orduko, Jaunagana barrkazio-eske al goaz? Pedro deuna gogoan edukiko bagenu! Gixaxoak pekatu egin zuela oarrtu ta bereala, negarr-malkoz beterik, Jaunagana jo zuen; eta Jaunak barrkatu zion.

Jaunaren adiskidetasuna billatzeko goiztarrak ezpa-gera, ai ene!.